Hasiera

Blogak

Ikasturte-bukaerako jaialdiak giro ederrean!

Urteroko moduan, kalejira, diploma-banaketa, kontzertu, afari-merienda eta abarrekin itxi dugu ikasleekin 24/25 ikasturtea. HEMEN dituzu ikusgai Seguran eta Zegaman ateratako argazkiak (klikatu gainean).

Ikasturte-bukaera ez da jaialdietara mugatzen TOBERAn. Horiez gain, ekainaren 23ko San Joan suaren inguruko dantzaldia egingo dugu Zegaman, Zopa-pertzaren igoerako kalejira Segurako jaietan 25ean, e.a.

TOBERAko konbo-taldeen kontzertua Zegaman

Maiatzaren 22an, Zegamako Maratoiaren testuinguruan, TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako "Musika Elkarrekin" eta "Norabide" taldeek kontzertua joko dute Zegaman, TOBERAk antolatuta. Lehenengo taldea musikako ikasle helduek osatzen dute eta bigarrena, berriz, gazteek, ikasturte honetan bertan hasita taldearekin.

Euskaraldian eragile aktibo izatera goaz.

  • Aurtengo maiatzaren 15etik 25era Euskaraldiaren 4. edizioa egingo da.

Dantzari Txiki Eguna. Argazki-galeria.

Pasa den igandean Zegaman antolatu genuen Dantzari Txiki Egunean izan zineten guztiei eskerrik beroena ematen dizuegu. Ikusi egunean zehar ateratako argazkiak eta laburpen-bideo bat GALERIA honetan [gainean klikatu]. Bertatik deskargatu ahal izango dituzu eta zure ordenagailuan gorde nahi duzun argazki guztiak. Hurrengo urtean gehiago! Segi dantzan!!

Entzunaldiak eta Dantzari Txikien Eguna

Euskal Herriko inauteri-dantzen erakustaldia izan zen TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako ikasleek jendaurrean egin zuten azken emanaldia. Pasa den Emakumeen Egunean TOBERAko Norabide musika-taldearen debuta izan zela ahaztu gabe.

Euskal Herriko piano-jaialdian, bikain!

Euskal Herri mailan asteburuan egin den piano-jaialdian hartu dute parte TOBERAko ikasleek. Zorionak Naiara Iraola, Alexia-Georgiana Zota, Izaro Madariaga, June Vignolo, Maialen Ojanguren eta Inge Ormazabal ikasleei eta beren irakasleari, erakustaldi bikainagatik!

Orkli: puntakoa baita elkartasunean ere!

Orkli berokuntza-produktuekin lotu izan dugu tradizionalki.

Ikusi Santa Zezilia Kontzertuko argazkiak eta bideoak

Eguraldia lagun, giroa lagun, konpainia lagun eta musika lagun ospatu dugu TOBERAko komunitateak Santa Zezilia 2024an. Seguran jotako kontzertuan eta bere aurreko kalejiran adin askotako lagunen partaidetza izan dugu. Haurrak helduen eredu izan dira, helduak gazteena, irakasleak ikasleena, ikasleak herritarrena... Eskerrik asko guztioi gure ondoan egoteagatik eta elkar hobetzeko -musikalki eta bestela- egiten dugun lanagatik. Kontzertuko aurkezle gazteek bukatu duten moduan, "Gora Santa Zezilia!".

Santa Zezilia musikarioi zorionak ematera datorkigu

TOBERAko hezkuntza-komunitateak azaroaren 18an ospatuko du musikarion zaindariaren eguna, Seguran kalejira eginda eta Botikaxaharrean kontzertua jota.

AMPO, lankide

Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten ere, 2015ean hasi zenetik. Izan ere, musika-eskola erronka berritan murgildu zalea da eta horiei tinko heltzeko apustua bultzatu nahi izan du horrela kooperatibak.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin