Hasiera

Estatutuak

ESTATUTUAK

Bazkideen proposamenak aintzat hartuta, eta lege-beharkizun berriak barneratuta, ordura arte indarrean izandako Estatutuak eguneratu zituen TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordeak 2015ean. Testua euskaratzeko ere baliatu zen egoera. Aginte-organo horrek gidatutako prozesutik irtendako dokumentua urte hartako Bazkideen Batzarrak onartzeko proposatu zen, otsailean, Seguran egindako Ezohiko Bileran. Dena den, aurrez, noski, epealdia ireki zen familia guztiek testu-proposamena kontsultatzeko aukera izan zezaten eta iradokizunak egin ahal izan zitzaten, guztion artean musika-eskolaren antolaketa eta funtzionamendua modurik eragingarrienean eta egokienean kudeatzeko araudia osatze aldera. Aipatu Ezohiko Batzarrean, hala, aho batez onartu ziren Estatutu berriak.

Dagozkion aldaketak onartu eta gaurkotutako Estatutuak onetsi eta gero, horien bertsio berria Elkarteen Erroldan erregistratu zen, ondorio guztietarako balio legala izan zezan.

Hemen behean ('Informazio osagarria' atalean) dituzue gaur egun indarrean diren Estatutuak (Estatutuak TOBERA Musika-eskola izenburuarekin). Bestelakorik beharko bazenute, eskatu besterik ez duzue.

Bestalde, musika-eskolen lege-egitura orokorra ulertzeko lagungarri izan dakizuekeen ARAUDIA duzue jarraian zuen esku (tesu-zati bakoitzaren gainean klikatuta kontsulta dezakezue zuzenean dokumentua):

 
 
 

Atal honetan ez dugu bazter utzi nahi ikastegiok -musikakook ere bai, noski-, irakaskuntza-edukiak transmititzeaz gain, ikasleak baloreetan hezteko dugun konpromisoa. Ikaste- eta irakaste-esperientziak emankorrak izango dira baldin eta bizikidetza-oinarriak dituen hezkuntza-ingurunean gertatzen diren, eta, horretarako, lagungarri da ikasleen eskubideak nahiz betebeharrak zaintzea. Aspaldikoa den arren, Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubideei eta betebeharrei buruzko dekretu-mailako informazioa [klikatu] ekarri nahi izan dugu atal honetara -gisako beste hainbat erabaki eta dokumentu ekarri ahal izango genituen bezala-, TOBERAn, esandakoaren inguruko sentiberatasuna izan badela eta egunerokoan aplikagarri egiten saiatzen garen adierazgarri.

Informazio osagarria: