Hasiera

Lege-informazioa

Lege-informazioa

Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak, www.tobera.org domeinuaren bidez, elkartearen inguruko informazio orokorra eskaintzen du, testuzkoa nahiz grafikoa.

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko zerbitzuei buruzko 34/2002 Legeak aurreikusten dituen betebeharrei jarraiki, tobera.org domeinua G20323655 IFK zenbakia duen eta helbidea Zegamako Elizalde kaleko 1. zenbakian duen TOBERA Musika-eskolaren jabetzakoa dela jakinarazten dugu. TOBERA Musika-eskola AS/G/02172/1990 zenbakiarekin dago inskribatuta Euskadiko Elkarteen Erroldan.

Domeinu honetan jasotako informazioa TOBERA Musika-eskolak berak aldatu eta eguneratu ahal izango du, aurretik jakinarazi gabe. Aldaketa eta eguneratzeak eduki zein diseinu eta aurkezpenari dagozkionak izan daitezke.

TOBERA Musika-eskolaren Interneteko orrietako edukia eta informazioa beren lanbiderako behar bezala kualifikatuta dauden profesionalek landutakoak dira. Hala ere, aipatu edukiak eta informazioak ez dira lotesleak, eta ez dute inolako lege-bermerik edo -izaerarik; izan ere, informatzeko eta musika-eskolaren jarduera hedatzeko soilik eskaintzen den zerbitzua da honakoa.

TOBERA Musika-eskolak ez du bere gain hartzen hirugarrenek informazio horren inguruan egin dezaketen erabileraren ardura. Halaber, beste domeinuetako esteka edo dokumentu bidez eskuragarri dauden edukien erantzule ere ez da egiten.

TOBERA Musika-eskola da tobera.org domeinuan jasotako diseinu eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideen titularra, bestelakorik adierazi ezean. Www.tobera.org domeinuan jasotako edozein motatako marka edo ikur bereizgarriak ere indarrean dagoen legeak babesten ditu. Baimenik gabe kopiatu, banatu, merkaturatu edo aldatzea, jabetza intelektualaren eskubideak urratzea da.

Datu Pertsonalak Babesteko Legeak ezarritakoaren arabera, jakinarazten dizugu eman diezazkigukezun datuak TOBERA Musika-eskolaren jabetza eta ardurapekoak diren fitxategietan sartuko ditugula. Igorritako datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra erabiltzailea da, eta musika-eskolak ez du bere gain hartzen egiazkotasun edo zuzentasun ezak eragin dezakeena. Zurekiko harremanaren kudeaketa eta administrazioa erraztea da fitxategiaren helburua, eskainitako zerbitzuak zabaltzeko eta hobetzeko asmo bakarrarekin.

© TOBERA Musika-eskola