2024/2025 ikasturtean TOBERA Musika- eta Dantza-eskolan dantzan egiten, musika ikasten, instrumentu bat jotzen, abesten, musika-taldeetan gozatzen... aritu nahi baduzu, honako galdetegia bete besterik ez duzu 2024ko MAIATZAREN 19a BAINO LEHENAGO:
Si quieres aprender y disfrutar bailando, creando música, tocando un instrumento, cantando, participando en un grupo musical... matrículate en TOBERA Musika-eskola de cara al curso 2024/2025 cumplimentando este sencillo formulario antes del 19 DE MAYO DE 2024:
MATRIKULA-ORRIA 2024/2025 // IMPRESO DE MATRÍCULA CURSO 2024/2025
IRAKASGAIEN EGITURA, ANTOLAKETA eta IZENEMATE-BALDINTZA OROKORREN LABURBILDUMA
Atal honetan TOBERA Musika-eskolaren irakaskuntzaren antolaketaren inguruko argibideak dituzu kontsulta-gai. Bertan, TOBERA osatzen dugunon artean egon eta, horrekin batera, Musika era desberdinean ulertu nahi baduzu, kontuan hartu beharko dituzun zenbait jarraibide dituzu zerrendatuta, labur-labur. Zure jakin-mina asetzeke geratuko balitz, prest gaituzu konpromisorik gabe behar beste informazio osagarri zure eskura jartzeko.
Musika ikasteak tentatzen bazaitu... TOBERA Musika-eskolak bidea erraztu nahi dizu.
- Ba al zenekien Musikak eragin sendagarriak dituela? Bihotza erlaxatzen du, tentsioa murrizten du eta endorfina-jariatzea areagotzen du. Endorfinak lasaigarri naturalak dira, eta doinu bat entzutearekin batera gorputzak sortutako endorfinek immunitate-sistema hobetzen dute gainera.
- Musikak nabarmen murrizten du beldur-sentsazioa eragiten duen amigdala glandularen jarduera.
- Adituen iritziz, Musikak gizarte-integrazioan laguntzen du. Taldean abestu zein musika jotzerakoan, estresaren erantzule den kortisona hormonaren produkzioa txikitu egiten da, eta oxitozinarena handitu; bigarren honek harreman sozialak indartzen ditu eta baita amaren eta seme-alabaren arteko lotura afektiboa ere.
- Burmuinaren arrazonamendu abstraktuaren gunean kokatutako neurona-arteko konexio jakinak estimulatzen ditu Musikak, eta horrek adimena areagotzen du.
- Musika entzuteak Brocca gunea aktibatzen du, zientzialariek hitz egiteko gaitasuna kokatzen duten garun-eremua.
- << IRAKURRI HEMEN ZEHATZAGO MUSIKA IKASTEAREN ONURAK ZEINTZUK DIREN >>
Egiazta itzazu zerorrek bertatik bertara Musikaren onurak.
BIZITZA EZIN DUGUNEZ LUZATU… ZABAL DEZAGUN!
- - - - - - -