Hasiera

Zeharkako Txirula

Zeharkako txirula zurezko haize-instrumentuen familiako musika-tresna da. Zurarekin egiten ziren hasieran, baina, aspaldidanik, metalezkoak dira.

Mutur batean zulotxo bat dago, hodiaren gainean. Musikariak, bertatik putz egin behar du soinua ateratzeko. Horretaz gain, hainbat "giltza" ere baditu. Musikariak ahotik botatzen duen haizearen indarra kontrolatu beharra dauka eta txirularen giltzak itxi eta zabaldu behar ditu soinu desberdinak lortzeko.

Visit Website