Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago. TOBERA Musika-eskolak Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan musikaren eta euskal dantzen arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, aipatu kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki berri du beste behin. Izan ere, aspaldikoa da jada Ordiziako kooperatiba garrantzitsuaren eta TOBERAren arteko harremana, eta, hala, hainbat urte dira Orklik gure musika-eskolaren lana diruz laguntzen duela.
Orkli kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen (klikatu gainean).
TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraituko du 2019an ere, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Zerbitzu publikoaren izaera errotua duen erakundea da TOBERA. Orkli kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, beste urte batez, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko