Euskal Herriko inauteri-dantzen erakustaldia izan zen TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako ikasleek jendaurrean egin zuten azken emanaldia. Pasa den Emakumeen Egunean TOBERAko Norabide musika-taldearen debuta izan zela ahaztu gabe.
Martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran entzunaldien zikloa abiatu dugu, TOBERAn ikas litezkeen instrumentu gehienak bertatik bertara entzun eta probatzeko aukera ematen duena. Euskal dantzetako ikasleen lana publiko-aurrera ateratzeko, berriz, Dantzari Txiki Eguna egingo dugu apirilaren 6an, gure trikitilarien eta Zegamako txistu-bandaren laguntzarekin.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko