MUSIKENE Euskal Herriko Goi-mailako Musika-ikastegia da. 2016. urteko otsailean eta martxoan, Musikene ikastegian irakasten diren espezialitateei buruzko ate irekien hainbat jardunaldi egingo dira.
Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da, espezialitateetako irakasleak zeintzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren, eta bertaratzen direnek interesgarritzat jotzen duten bestelako informazioa ezagutzeko aukera ematea, hain zuzen ere.
Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean beren ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei zuzenduta. Horren ondorioz, espezialitate instrumentaleko eskola batzuetara entzule gisa bertaratzeko aukera eskainiko da eta bertaratutakoei ikasle aktibo modura eskolak jasotzeko aukera ere emango zaie. Horrez gain, jardunaldien hasieran espezialitatearen inguruko hainbat alderdiren berri emango da (ikasketa-plana, sarrera-probak, eskakizun-maila, e.a.) eta sor daitezkeen zalantzei erantzuna emango zaie.
Jardunaldiak doakoak dira, baina interesdunek izena eman behar dute, izena emateko inprimakia betez. Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta egin daiteke Musikeneren beraren webgunean (egin klik hemen).
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko