Hasiera

Emakumeen Mundu-martxarekin bat

Emakumeen Mundu-martxa mugimendua ekimenak biltzen dabil azkenaldian gure inguruan, eta horietako bat Seguran irailaren 12an egindakoa izan da. Bertan, aspaldiko lixibaleku batean egin da ekitaldi xumea, eta mugimenduari atxikimendua eman dion herriko elkarte bakoitzak landare bana landatu du bere babesaren adierazgarri. Babesleen artean egon da Tobera Musika-eskola ere, eta lehendakaria bera izan da eskolaren izenean landarea jartzeaz arduratu dena. Guztion zeregina izango da orain lorea ureztatzea, emakumeen eskubideak nazioartean aitortuak izan behar direla gogorarazi diezagun.