Egun borobila izan zen apirilaren 15a Zegaman. 135 dantzarik Zegamako kaleak hartu zituzten, eta txistuaren eta trikitiaren musikak ez zuen etenik izan goiz osoan zehar. Aurreikuspenak puntual-puntual beteta, goizeko 11:30ean irten ziren dahtzariak eskolako patio estalitik, desfilean. Aurretik, hamaiketakoa eginda uxatu zituzten tripa-zorriak. 3 geldialdi eginda, udaletxearen aurreko plazan eman zitzaion bukaera egunari, 14:00etan. Han, plazako azken saioan, dantzari guztiek batera egindako dantzak egon ziren eta baita dantza-talde bakoitzak eskainitakoak ere. Eskerrik asko Beasaingo Aurtzaka Dantza-taldeari eta Lazkaoko Oin Arin Dantza-taldeari TOBERAkookin batera dantzari gazteen festa ospatzeagatik! Hurrengo urtean, gehiago! Hemen segidako estekan ikusi eta deskarga ahal izango dituzu eguneko argazkiak: https://photos.app.goo.gl/GgxUuaunaLWE66qL2
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko