Hasiera

Musika eta dantza espezialitateetako irakasleen lan-poltsak

Musika-ikastegietan sortzen diren langile-beharrak asetzen laguntzeko ekimena abiatu zen bere garaian, eta, oraintsu, fruitua ematen hasi da ekimen hura. Hain zuzen ere, dantzako eta musikako irakasle-hautagaiekin lan-poltsa partekatua eratzeari ekin diogu hainbat musika-eskolak lankidetzan. Tartean da TOBERA Musika-eskola bera ere. Aldian aldian, profesionalik egokienak hartzeko bitarteko paregabea izango da aipatu lan-poltsa.

Deialdia 12 zenbakidun Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu da, 2016ko urtarrilaren 21ean. Hementxe duzue deialdi honi buruzko informazioa: http://www.donostiaeskola.eus/home.nsf/0/716B949997ABF3A8C1257F410039990...

Eskabideak aurkezteko epea: 2016ko urtarrilaren 22tik otsailaren 20ra (biak barne).