Hasiera

Uda honetan... giroa ez geratzeko urri, Lanbada dantzagarri!

Udako kantu propioak hartuko ditu aurten Goierriko bazterrak. TOBERA Musika-eskolako ikasleek lanbada doinu ezagunaren moldaketa egin dute estudio profesionalean eta denon eskura uzteko moduan dute honezkero emaitza. Hainbat musika-tresnatako ikasleak eta musika-hizkuntzakoak izan ziren partaide egun osoko grabazio-saioan, maiatzean. Ekainean nahasketak eta egokitzapenak eginda, gozagarri eta dantzagarri dago orain. Eskatu tabernetan, jarri etxean, bidali whatsappez... eragin inguruan eta hedatu. TOBERA Musika-eskolaren ekarpena da 2015eko uda are eta hobea izan dadin guztiontzat. Opor on!

INTRO

 

Guk hablatzen deu euskañol hizkuntza arraroa (bis).

Seguran, Zerainen, Zegaman, Mutilon, TOBERAko eskoletan.

Helduek-eta, y los niños también, kontaminatzen ditugu kalek.

 

Euskañol ez da uste duzun bezain facila (bis).

Primero euskera ikasi ta gero erdera mezklatzen degu.

Goierrira etorriz ikasiko dezu gure hizkuntza bakarra.

 

BITARTEA

 

Euskaltzaindiak esan dezake nahi duena (bis).

Polita, ederra, azkarra, bizkorra agertzen da hiztegian.

Musika, berriz, unibertsala da eta ez du itzulpen beharrik.

 

Gure bihotza dago musikaz osatua (bis).

Denok talden musika ikasten eta denok bizia maitatzen.

Gure herriak alaitzen ditugu TOBERAko ikasle guztiok.

 

AMAIERA