Hasiera

2018/2019 ikasturterako izena eman nahi baduzu TOBERAn, orain duzu unea!

Ikasturte honek oraindik zer eskainia baduen arren, hasi da TOBERA hurrengo ikasturtea zirriborratzen. Hasteko, 2018/2019ko musika-abenturan nork hartuko duen parte erabakitzeko unea iritsiko da. Alegia, irailetik aurrera musika-hizkuntza ikasten hasi nahi dutenek, instrumentu bat jotzen jarraitu nahi dutenek, euskal dantzatan trebatu nahi dutenek, musika-talde bat osatu nahi dutenek... orain eman beharko dute izena. Gaur egun TOBERAn ikasle direnek eta, nahiz eta orain ikasle ez izan, irailetik aurrera ikasle izan nahi dutenek egin beharko dute matrikula.

Horretarako bi egun izendatu ditu TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak: maiatzaren 30ean eta 31n, Zegamako eta Segurako kultura-etxeetan jasoko dira izenemate-orriak arratsaldeko 7etatik 8etara bitartean.

Aukera zabala du jarria TOBERAk herritarren esku, eta moduko preziotan gainera. HEMEN topatuko duzu informazio gehiago: http://www.tobera.org/drup/content/hezkuntza-proiektua. Baina, edonola ere, zalantzaren bat izango bazenu, irekita dituzu musika-eskolako ateak eta den-dena argituko dizugu.

Erraza da TOBERAn izena ematea, eta gozagarria izenemateari aterako diozun atarramendua. Orain arte egin ez baduzu, urratsa ematea besterik ez zaizu falta. Urrats txiki batera zaude mundu berri bat ezagutzetik. Zatoz!

Informazio osagarria: