Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du aurten aurrenekoz. Izan ere, musika-eskola erronka berritan murgilduta dabil azkenaldian (grabazio-estudiotara eramaten ikasleak, eskualdetik kanpora jaialdiak eskaintzen, e.a.), eta horiei tinko heltzeko apustua bultzatu nahi izan du horrela kooperatibak. Ampo kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen.
TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraitzen du, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Zerbitzu publikoaren izaera errotua duen erakundea da TOBERA. Ampo kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko