Ampo balbulak fabrikatzen eta saltzen dituen kooperatiba da, eta bere egoitza soziala Idiazabalen dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak 4 herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du bigarren urtez. Izan ere, musika-eskola erronka berritan murgilduta aritu da amaitzear den 2015/2016 ikasturtean, eta asmo ugari ditu eskuen artean aurrera begira ere. Horiei tinko heltzeko apustua bultzatu nahi izan du horrela kooperatibak.
Ampo kooperatiba-elkartearen inguruko informazio zabalagoa kontsulta dezakezue hemen.
TOBERA Musika-eskolak apustu garrantzitsua egiten jarraitzen du, tarifa apaletan, musikaren irakaskuntza kalitatez eta profesionaltasunez eskaintzeko. Zerbitzu publikoaren izaera errotua duen erakundea da TOBERA. Ampo kooperatiba-elkartearen diru-laguntza bera ere, TOBERAren gizarte-, kultura- eta hezkuntza-dimentsioak indartzera etorri da. Eskerrik asko!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko