Hasiera

Askotariko adimenak: adimen musikala

Howard Gardner psikologo, irakasle eta ikerlariak aspaldi formulatu zuen ikuspegi zientifikoz adimen anizkoitzen teoria. Horren arabera, zabaldu egin beharko lirateke orain arte tradizionalki eskolan ebaluatu izan diren ezagutza matematiko-logikoak eta hizkuntzari lotutakoak, eta beste 'adimen' edo 'trebetasun' batzuk ere hartu beharko lirateke kontuan, tartean, besteak beste, musikari lotutakoak.

Asko hitz egin eta idatzi da gaiaren inguruan. HIK HASI aldizkari pedagokikoak azkeneko alean -ekainekoan- argitaratu duen artikulu interesgarri baten harira piztu zaigu berriro horri buruzko interesa TOBERAn. Hemen duzue irakurgai artikulua: http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20180611/ASKOTARIKO_ADIMENAK._Gusturag...

Uztaila iristearekin batera, oporrak hasiko dira, eta garai aproposa izan liteke artikulua irakurri eta hezkuntzaren funtzioa eta musikaren balioa ohikoa ez den ikuspegi batetik analizatzeko ;-)

Behin irakurrita, gehiago jakin nahi izanez gero, material ugari topatuko duzue han eta hemen, baina HIK HASI aldizkariak aurretik argiratutako beste artikulu hauek ere eskuragarri izango dituzue:

http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20160701/askotariko-adimenak

http://www.hikhasi.eus/Albistegia/20170720/adimen-anitzak-azkarra-naiz-a...

http://www.hikhasi.eus/Artikuluak/20001001/gardner-howardi-adimen-anitze...

On egin! eta iradokizunik bazenute... zatozte TOBERAra horien berri ematera!