2021eko martxoaren 26a eta apirilaren 24a bitartean Musikenen irakasten diren espezialitateen inguruko ate irekien jardunaldiak egingo dira.
Ezohiko moduan, aurten jardunaldiak erabat online egingo dira, Musikeneren webgunean argitaratu duten egiturari jarraikiz. Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da: espezialitateetako irakasleak nortzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren, ikasleei eskaintzen zaizkien jarduera osagarriak, e.a. Bertaratzen direnek galderak eta kontsultak egin ahal izango dituzte, gainera.
Espezialitate bakoitza modu indibidualean dago antolatuta, data zehatzekin, baina guztiek planteamendu antzekoa dute, batez ere etorkizun hurbilean beren ikasketak Musikenen egin nahi dituztenei eta berauen trebakuntzaz arduratzen diren irakasleei zuzenduta.
Jardunaldiak doakoak dira. Interesdunek izena eman behar dute, horretarako Musikeneren webgunean jarri duten inprimakia betez: https://forms.musikene.es/JPA/inscripcion_eu
Daten, ordutegien eta espezialitate bakoitzaren jarduera-programaren informazio gehiago nahi izanez gero, kontsulta bat egin daiteke esteka honetan: https://musikene.eus/grado/#JPA
Bestelako argibiderik beharko bazenu, galdetu TOBERA Musika-eskolan.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko