Seguran martxoaren 22an jaialdia egingo da Korrika datorrela girotzeko, eta hantxe izango dira TOBERA Musika-eskolako ikasleak, musika jarriz, ekarpena egiten (18:30, plazan jarritako karpan). Egun horretarako prestatutako kanten artean, aurtengo Korrikaren kanta ofizialaren moldaketa dago, txistuko eta gitarrako ikasleen eskutik. Ikus egitarua osorik beheko estekan.
Ez hori bakarrik, TOBERA Musika-eskolak euskararekin duen berezko konpromisoaren eta arduraren adierazgarri, kilometro-erdia erosi du edizio honetan ere, eta eskolako presidentea izango da ibilbidearen zati horretan lekukoa eramanda TOBERA komunitatea ordezkatuko duena.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko