Hasiera

ekintzak

Entzunaldiak eta Dantzari Txikien Eguna

Euskal Herriko inauteri-dantzen erakustaldia izan zen TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako ikasleek jendaurrean egin zuten azken emanaldia. Pasa den Emakumeen Egunean TOBERAko Norabide musika-taldearen debuta izan zela ahaztu gabe.

Euskal Herriko piano-jaialdian, bikain!

Euskal Herri mailan asteburuan egin den piano-jaialdian hartu dute parte TOBERAko ikasleek. Zorionak Naiara Iraola, Alexia-Georgiana Zota, Izaro Madariaga, June Vignolo, Maialen Ojanguren eta Inge Ormazabal ikasleei eta beren irakasleari, erakustaldi bikainagatik!

Ikusi Santa Zezilia Kontzertuko argazkiak eta bideoak

Eguraldia lagun, giroa lagun, konpainia lagun eta musika lagun ospatu dugu TOBERAko komunitateak Santa Zezilia 2024an. Seguran jotako kontzertuan eta bere aurreko kalejiran adin askotako lagunen partaidetza izan dugu. Haurrak helduen eredu izan dira, helduak gazteena, irakasleak ikasleena, ikasleak herritarrena... Eskerrik asko guztioi gure ondoan egoteagatik eta elkar hobetzeko -musikalki eta bestela- egiten dugun lanagatik. Kontzertuko aurkezle gazteek bukatu duten moduan, "Gora Santa Zezilia!".

Santa Zezilia musikarioi zorionak ematera datorkigu

TOBERAko hezkuntza-komunitateak azaroaren 18an ospatuko du musikarion zaindariaren eguna, Seguran kalejira eginda eta Botikaxaharrean kontzertua jota.

Euskal dantzak helduentzat

Proposamen berri(tu) batekin etorri da Mutiloako, Segurako, Zegamako eta Zeraingo TOBERA Musika- eta Dantza-eskola. Iaz euskal dantzen helduentzako taldea osatu zen TOBERAn, dozena bat lagun elkartu zuena. Ikasturte honetan, berriz, formatua eta eskaintza egokitu dituzte, are eta eskuragarriago izan dadin helduentzat proposamena. Hain zuzen ere, hilean 2 orduko saio bana baino ez da izango. 18 urtetik gora izatea beharrezkoa da. Izena ematen dutenen artean erabakiko da saioak noiz emango diren, baina ostiral arratsaldeak eta larunbatak ere aukeran izango dituzte interesatuek.

Ikasturte-bukaerako argazkiak ikusi eta deskargatu

Ikasturtearen bukaera-aldera honetan, Musika-hizkuntzako 2A mailako ikasleekin instrumentuen ezagutza-saioak egiten aritu ginen maiatzean. Bazkideen Batzar Orokorra ere maiatzean izan genuen, Seguran.

Ikasturteari agur musikaz

Ikasturte-bukaerako jaialdiak egingo ditu ekainean TOBERAk, baina ez dira ekaineko ekintza bakarrak izango.

Aurtengo jaialdiak ekainaren 18an Zegamako plazan eta 19an Segurakoan izango dira, 18:30ean hasita. Euria eginez gero, Zegamako patio estalian eta Segurako Botikaxaharrean izango dira. Kalejirak, kontzertua, maila gainditu duten ikasleei Diploma-banaketa, afari-merienda eta beste osagai asko izango dituzte emanaldiek. Zegama eta Segura arteko doako autobus-zerbitzua ere izango dute ikasleek egun horietan, ohiko moduan.

24/25 ikasturterako matrikulazio-kanpainak badu logoa!

Onintza Arakama ikasle ohiak egin du diseinua. Hain zuzen ere, TOBERA Musika-eskolak bere aurtengo matrikulazio-kanpainarako lelo eta irudi lehiaketa deitu zuen urtarrilean. Jasotako proposamen ugarien artean albiste honekin batera ikus dezakezuen lana izan da hautatua. Onintzak smartphone bat irabazi du. Zorionak! Toberak 24/25 ikasturterako izen-emateko euskarrietan erabiliko du saridunak egindako irudia. Eskerrik asko parte hartu duten guztiei!

Dantzari txikiek handi egin dute Zegama

Giro paregabean joan zen martxoaren 17an TOBERAk Zegaman ospatutako Dantzari Txiki Eguna. Eguraldi-giroa lagun, ez zen dantzarako girorik falta izan! Eguneko argazki-bilduma HEMEN ikusi eta deskarga dezakezu.

Entzunaldi-zikloa eta Danzari Txiki Eguna

Seguran eta Zegaman hainbat musika-tresnatako ikasleen entzunaldiak egiten gabiltza egunotan. Martxoaren 17an 200dik gora partaiderekin Zegaman egingo dugun Dantzari Txiki Egunarekin emango diogu bukaera ekintza-sortari. Ikus eranskinean egitarau osoa. Gainera, Korrika Segura/Zeraindik pasatzen denean, TOBERAren izenean lekukoa eraman nahi baduzu, horretarako aukera duzu. Adi aurrerago etorriko diren ekintzei ere!

Orriak

RSS - ekintzak-rako harpidetza egin