Abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna bada ere, TOBERA Musika-eskolan egunero egiten dugu ahalegina euskaraz bizitzeko eta euskaraz bizitzeko aukerak eskaintzeko. Euskaraz (ia osorik) da gure egunerokotasuna eskolan, euskaraz dira bilerak, euskaraz hartzen ditugu aktak, euskaraz ematen eta hartzen ditugu eskolak, euskaraz zuzentzen gatzaizkie instituzioei eta eragileei, euskaraz hitz egiten dugu... Ia gehienetan... Halere, oraindik zer egina badelako, eta euskarak bultzada behar duelako (baita gure artean ere), ikasturte honetan bertan, adibidez, TOBERArekin euskarazko harremana nahi duten familien datu-basea osatu dugu eta hizkuntza horretan -geure-geurea den horretan- jasotzen dute gure berri harrezkero erabiltzaile horiek.
Euskaraz ikasi, musika egin, abestu eta dantzatu nahi dugu. Eta euskaraz bizi nahi dugu, geurean gaztelaniaz egin daitekeen modu berberean. Ez da gehiegi eskatzea. Ezta asko eskatzea ere. Lagunduko al diguzu horretan?
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko