Laster ekingo diote aurtengo denboraldiari sagardotegiek. Iaztik, Goierri eskualdeak ere badu txotx irekiera ofiziala. 2015ean Edurne Pasaban izan zen horretan lagundu zuen aurpegi ezaguna, eta aurtengoa Helena García Melero izango da. Zeraingo Otatza sagardotegiak urtarrilaren 15 iluntzean, ostirala, hartuko du bere kupelen irekitze-ekitaldi nagusia.
Eta ekitaldi horretan TOBERA Musika-eskolako trikitiko eta panderoko ikasleen taldeak izango du musika jartzearen eta giroa epeltzearen ardura. TOBERA Musika-eskolako ikasleak izango dira denboraldia estreinatu eta "hau da Goierriko sagardo berria" oihukatzen lehenengoetakoak.
Irekiera-ekitaldian bertan parte hartzeaz gain, afalosteko girotzean ere ekarpena egingo dute musika-eskolako ikasle gazteek eta beren irakasleak, zenbait kalejira, biribilketa eta pieza dantzagarri joz.
Ohorea, beraz, TOBERArentzat horren ekitaldi seinalatuan partaide eta laguntzaile izatea. Txooootx!!!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko