2023ko azaroaren 22ko Santa Zezilia eguneko emanaldietako zenbait argazki eta bideo dituzu HEMEN ikusgai (klikatu gainean, estekara joateko). Kalejira eta kontzertua eskaini zituzten TOBERAko musika- eta dantza-ikasleek. Berezitasun bat izan zuen Toberaren aurtengo Santa Zeziliaren omenezko kontzertuak: halakoetan batere ohikoa ez bada ere, zeinu-hizkuntzako interprete profesionala aritu zen kontzertua aurkezten, eta emanaldia itxi zuen “Zurekin Batera” abestiaren letra ere interpretatu zuen.
Pieza hori, ETS taldearen “Zurekin Batera” izenekoa, kontzertuko programako jendetsuena izan zen: 30 musikari baino gehiagok jo eta abestu zuten batera. Ohi baino saio laburragoa prestatu genuen oraingoan Toberakoek: trikiti eta panderoko ikasleen fandango eta arin-arinarekin hasi zen emanaldia eta beste 8 kanta izan ziren segidan, euskal dantzak, obra klasikoak, jazza eta euskal abestiak tartean. “Musikalean” kamisetak ere oparitu zitzaizkien hainbat ikasleri.
Azaroaren 25erako Zegamako Orkatz abesbatzak antolatu duen jaialdian ariko dira Tobera Musika-eskolako hainbat ikasle eta talde, eta, gero, Eguberri-garaian izango dira musika-eskolaren jendaurreko hurrengo aktuazioak: Olentzero eta Mari Domingiren etorreran, gabon-eskean eta Erregeen Kabalgatan. Festarik festa.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko