Hasiera

Koronabirusa dela eta, bertan behera geratuko dira eskolak eta zenbait ekintza TOBERA Musika-eskolan

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren jarraibideei jarraikiz, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe guztietan aurrez aurreko eskola-jarduera aldi batez etetea erabaki da. TOBERA Musika-eskola ez dago hor esandakoei derrigor lotuta, eta Jaurlaritzaren esana gomendioa baino ez da guretzat, izan ere, musika-eskola bakoitzarena da jarduteko erabakia. Dena den, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordeko kideek erabaki dute prozedura hori bera erabiltzea gurean ere.

Hala, etenaldi horrek 15 eguneko iraupena izango du bihartik aurrera, martxoaren 13an hasita eta 27ra arte, momentuz. TOBERA Musika-eskolan ez da eskolarik emango denbora-tarte horretan.

Bestalde, Musikaren Hamabostaldiaren barruan aurreikusitako zenbait ekintza ere bertan behera utzi dira:
• Martxoaren 23ko asterako aurreikusitako entzunaldi guztiak bertan behera geratuko dira.
• Martxoaren 28rako aurreikusitako Jubilatueneko jarduera bertan behera geratuko da.
• Apirilaren 2rako aurreikusitako elkartruke-kontzertua bertan behera geratuko da.

Oso espero izatekoa da gainerako ekintzak ere bertan behera utzi behar izatea: Dantzari Txiki Eguna, martxoaren 30eko asteko entzunaldiak, gitarra-tailerra eta organo-erakustaldia. Dena den, egoerak aurrera nola egiten duen arabera, aldian-aldian aztertuko dugu ekintza hauek egin ote litezkeen.

Administrazio publikoek emandako jarraibideak oso kontuan hartuko ditugu uneoro.