Hasiera

Lagun, eman izena Euskaraldian eta izan ahobizi edo belarriprest!

HILABETE FALTA DA EUSKARALDIRAKO >> Azaroaren 20tik abenduaren 4ra

Euskaraldian parte hartzeko ariguneak identifikatu eta entitate modura izena eman du TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Horrela, garai zail honetan, herritarrei euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan aritzeko bidea erraztuko diegu.

Guztira, 25.000 arigune identifikatu dira 6.000 enpresa, elkarte, denda, taberna, kirol talde, bulego eta abarretan (tartean, TOBERA). Batzuk herri mailakoak gara; beste batzuk lurralde osoan aritzen dira.

Euskaraldirako hilabete besterik falta ez denean, zenbait ohar helarazi nahi genituzke:

  1. Entitate modura izena eman badugu ere, entitateena eta pertsonena izen-emate ezberdinak dira. Horregatik, Euskaraldian parte hartu nahi duten guztiek, ariguneetako kide izan ala ez, izena eman behar dute. Eta beraiein rola zein izango den aukeratu: ahobizi edo belarriprest. Hortaz, ikasle, langile eta familia-kide, edo herritar orokorrean, animatu izena ematera!
  2. Izena emateko (16 urtetik gora izan behar dituzu): izenematea.euskaraldia.eus
  3. 2018an parte hartu zutenek ere izena eman behar dute, rola aukeratuz.
  4. Euskaraldia zer den ulertzeko, Euskaraldia 2 minututan bideoa hemen duzue.

Azkenik, Euskaraldiaren webgunean dagoen mapa interaktiboan aurkituko dituzue zuen herriko batzordeen kontaktuak.

 
Euskaraz gehiago, gehiagorekin eta gehiagotan egingo dugu!