- Francisco Escudero kontserbatoriora sartzeko gogoa baduzu, “Ate irekien astean” hurbil zaitez hara.
- NOIZ: 2020ko martxoaren 23tik 27ra.
IZEN-EMATEA: 2020ko martxoaren 3tik 17ra. Nola eman izena? hara hemen aukerako bi bideak: - - Bulegoan, bertara joaten edo telefonoz deitzen honako ordutegi honetan: Astelehenetik ostegunera: 9,00-13,00 eta 15,00-16,30; ostiraletan 09,00-14,00 bitarte.
- E-mailez: oficina@conservatorioescudero.eus
Bertako irakaskuntzaren jarduera gertutik ikusteko edota irakasleekin elkarrizketa bat izateko aukera izango duzue. Halaber, Oinarrizko Irakaskuntzei zein Irakaskuntza Profesionalei buruzko informazio-hitzaldietan parte hartu ahal izango duzue. Jardunaldi hauetan parte hartzeko izena ematea beharrezkoa da.
Ate irekien astean era desberdinetan parte har daiteke:
- Instrumentu-klaseetara edota clase teorikoetara entzule modura joaten.
- Aktiboki espezialitateko irakaslegoaren eskutik klaseak jasotzen.
- Egingo diren oinarrizko proba teoriko-simulazioetan parte hartzen.
- Jarraian zehaztuko diren informazio-hitzaldeetara joaten:
Asteazkena 25, 19,00etan: Oinarrizko Irakaskuntzei buruzko informazio-hitzaldia. Bilera hau bereziki 2012 eta 2006 urte artean jaiotako haurren gurasoei (seme-alabak ere etor daitezke) zuzenduta dago. Oinarrizko Irakaskuntzei ekiteko musika-ezagutzak ez dira beharrezkoak.
Ostirala 27, 19,00etan: Irakaskuntza Profesionalei buruzko informazio-hitzaldia. Bilera hau irakaskuntza arautua (oinarrizko maila) edo irakaskuntza ez arautua ikasten ari den ikaslegoari zuzenduta dago, baita beren gurasoei ere. Beraz, Irakaskuntza Profesionalei ekiteko musika-ezagutzak izatea beharrezkoa da, sarbide-proba batzuk gainditu beharko baitira.
Kontserbatorioetara joateko argibide zehatzagoak hemen ere topa zenitzake: http://www.tobera.org/drup/sites/default/files/Musika-kontserbatorioez%2...
Horixe duzu TOBERAtik aurrera musika ikasten jarraitu nahi baduzu aukerarik onena. Anima zaitez jauzia ematera!
Zalantzarik bazenu, galde iezaguzu TOBERA Musika-eskolan.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko