Hasiera

TOBERA Arigune izango da aurtengo Euskaraldian

Arigune modura eman du izena TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak aurtengo Euskaraldian. Orain, zabalik dagoenez herritarrek izena emateko epea, familiak, langileak eta ikasleak Belarriprest eta Ahobizi izatera gonbidatzen zaituztegu. Guztion indarrarekin, duela bi urte bezala, euskaraz areago bizitzeko aukera izango dugu hamabost egunez, azaroaren 20tik aurrera.

Eman ezazu izena hemen: https://euskaraldia.eus/

Euskaraldia euskararen aldeko ekimen soziala da. Aurtengo edizioan elkarteak eta erakundeak ere parte hartzera izan gara deituak, eta TOBERAk ez du zalantzarik egin izena emateko. Ez 'ongi geratu hutsagatik'; TOBERAk berezkoa duelako euskara bere egunerokoan baizik.

Hemen duzu azalpena: https://www.facebook.com/watch/?v=683961748905508

Euskaraldiaren 2020ko edizioaren bideoklipa, berriz, hemen duzu ikusgai: https://www.youtube.com/watch?v=KzYyU7RPjLQ&feature=emb_title

Guk hartu dugu erabakia. Zurea da orain hitza.