Aspaldi da TOBERA musika-tresna desberdinen gaineko ikastaro laburrak antolatzen hasi zela. Horietako gehien-gehienak helduei zuzendutakoak izan dira orain arte. Hain zuzen ere, 16 urtetik gorako herritarrei bieratutakoak izan dira orokorrean. Aurten, ordea, herritarren eskaerei jarraikiz, 16 urtetik beherakoei ere musika-tresna bat jotzen trebatzeko aukera emango diegu.
Txalaparta da aukeratu dugun musika-tresna. Batere ezagutzarik ez duten ume, haur eta gazteei hasiko gatzaizkie ttakun-ttakunaren sekretuak erakusten. Ez dira instrumentuaren gaineko ezagutza sakona izatera iritsiko, noski, baina eurengan motibazioa eragitea da ikastaroak duen helburua.
4 saio besterik ez dira izango, otsailean eta martxoan zehar, eta ordubeteko iraupenekoa saio bakoitza. Edozeinek eman dezake izena (berdin da zer herritan bizi den, zer adin duen, musika-ezagutzarik duen ala ez...). Behin 'harra' piztuta, errazago izango dute sakontzea.
Argibide guztiak atxikian dagoen fitxategian dituzue irakurgai, albiste honen behealdean.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko