Hasiera

Zuzendaritza-batzordea berrituko da abenduaren 20an

Zegamako 3 familia-ordezkari eta Segurako, Zeraingo, Mutiloako eta gainerako herrietako ikasleen beste 2 ordezkatzera doa laster TOBERA Musika-eskola. TOBERA Musika-eskolaren Zuzendaritza-batzordeko kide berriak izendatzeko, hauteskundeetara deitu dira bertako bazkide guztiak. Hauteskundeak abenduaren 20an egingo dira, asteartea, arratsaldeko 18:00 eta 20:00 bitarte Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxean eta Segurako kultura-etxean (musika-eskolaren egoitzan), bietan aldi berean.

Etxean jaso dute dokumentazioa bazkide guztiek. Boto gehien jasotako kideen zerrendak hurrengo egunean argitaratuko dira, Zegamako Aitxuri Herri-eskolako sarrerako atean eta Segurako kultura-etxearen kanpoaldean.

Otsailean egingo den Batzar Orokorrak berretsiko ditu izendapen hauek ofizialki; aurrez, ordea, Zuzendaritzaren urtarrileko bileran, karguen banaketa-proposamena erabakiko da. Familia-ordezkari berri hauek, jarraituko duten beste batzuekin batera, udal ordezkariekin eta eskolako zuzendariarekin, musika-eskolaren gidaritza orokorraz arduratuko dira datozen 2 urteotan, 2019ko otsailera arte. Modu honetara, familien ahotsa eta ikasle adin nagusikoena islatuta geratuko dira musika-eskolaren erabaki garrantzitsuenetan, eta, gainera, modu orekatuan eta proportzionatuan izango da hori. Izan ere, eskolako izenemateen jatorriaren arabera daude banatuta familia-ordezkariak: gaur egun, 5 dira Zegamakoak eta 4 Segurakoak, Zeraingoak eta Mutiloakoak.