Hasiera

kudeaketa orokorra

Zuzendaritza-batzordean sartzeko ordezkariak hautatu behar dituzte TOBERAko ikasleek

TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordea berritzeko garaia iritsi da, urtero egiten dugun moduan. Aipatu Zuzendaritza-batzordea, besteak beste, matrikulatutako ikasleen 9 gurasok edo tutorek, edo adin-nagusiko ikaslek berek osatzen dute.

Kideetako 5 Zegamakoak dira. Zegamako 5 guraso hauetatik 2 dira aurten berritu beharrekoak. Segurakoak, Zeraingoak eta Mutiloakoak gainerako 4rak dira (edo beste herrietakoak). 4 guraso horietatik 3 dira aurten ordezkatu beharrekoak.

Zuzendaritza-batzordeko bazkide-ordezkariak hautatzeko garaia da

Urtarrilaren 16an, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordean aurrerantzean ordezkari izango diren familiak hautatzeko Hauteskundeak egingo dira. Zegamako hiru guraso/tutore edo adin nagusiko ikasle hautatu behar dira, eta beste bi Seguratik, Zeraindik, Mutiloatik eta gainerako herrietatik. Horiek, Zuzendaritzan jarraituko duten familia-ordezkariekin, udal zinegotziekin eta eskolako zuzendariarekin batera, musika-eskolako erabaki-organo horretako kide izatera pasatuko dira, bi urtez.

IZENEMATEA 2019/2020: 2019ko irailean TOBERA Musika-eskolako kide izan nahi baduzu, maiatzaren 29a eta 30a dituzu izena emateko bi egunak

"Zu bai artista!". Maiz esan badizute hori, baduzu garaia zure senari jarraitu eta zure-zureak dituzun dohain horiek askatzeko. Halakorik ez da behar, ordea. Erritmoari hankarekin edo hatzekin ezin eutsi aritzen den horietakoa baldin bazara, ezkutuan ispiluaren aurrean bakarrik dantzan inoiz egin baduzu, partitura bat 'deszifratzen' jartzea burutik pasa izan bazaizu noizbait, abesten ikasi nahiko bazenu, musika-tresna bat jotzearen gozamena 'misteriotsu' egiten bazaizu...

TOBERAn, erabiltzaileak erabakitzaile dira

Urtarrilaren 31n, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordean aurrerantzean ordezkari izango diren familiak hautatzeko Hauteskundeak egingo dira. Zegamako hiru guraso/tutore edo adin nagusiko ikasle hautatu behar dira, eta beste bi Seguratik, Zeraindik, Mutiloatik eta gainerako herrietatik. Horiek, Zuzendaritzan jarraituko duten familia-ordezkariekin, udal zinegotziekin eta eskolako zuzendariarekin batera, musika-eskolako erabaki-organo horretako kide izatera pasatuko dira.

Bazkideen Batzar Orokorra otsailaren 21ean

Otsailaren 21ean Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxean egingo du Gurasoen Batzar Orokorra Tobera Musika-eskolak, arratsaldeko 19:30ean. Zuzendaritza-batzordeko kide berriak izendatuko dira bilera horretan ofizialki: Garazi Mendizabal Amundarain idazkari berria izango da, Oihana Prieto Murgiondo lehendakariorde, Begotxu Telleria Etxezarreta dantzako jantziez arduratuko da, eta Gurutze Azurmendi Irastorza eta Egoitz Berasategi Gerriko eledunak izango dira.

Zuzendaritza-batzordea berrituko da abenduaren 20an

Zegamako 3 familia-ordezkari eta Segurako, Zeraingo, Mutiloako eta gainerako herrietako ikasleen beste 2 ordezkatzera doa laster TOBERA Musika-eskola. TOBERA Musika-eskolaren Zuzendaritza-batzordeko kide berriak izendatzeko, hauteskundeetara deitu dira bertako bazkide guztiak. Hauteskundeak abenduaren 20an egingo dira, asteartea, arratsaldeko 18:00 eta 20:00 bitarte Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxean eta Segurako kultura-etxean (musika-eskolaren egoitzan), bietan aldi berean.

RSS - kudeaketa orokorra-rako harpidetza egin