TOBERA Musika-eskolako txistulariek ostiral honetan –hilaren 16an– Seguran inauguratuko den eskolarako oinezko bidean hartuko dute parte, guraso-elkarteak sustatuta. Egun horretan, 15:30ean, hilerriko bidegurutzera jaitsiko dira Laiotzeko ikasleak ikastetxeko irakasleekin batera, eta bertatik eskolarako bidean joko dute txistuko ikasleek.
Helduen gitarra-taldeak, berriz, 3 abesti eskainiko ditu hurrengo egunean –hilaren 17an– Seguran ospatuko den Goierriko 3. Kantujiran: SARRI SARRI (Kortatu), PRIMADERAKO LILIAK (Benito Lertxundi) eta ZAINDU MAITE DUZUN HORI (Ruper Ordorika).
Azkenik, TOBERA Musika-eskolako trikiti-taldeak saioa eskainiko du igandean –hilaren 18an– Seguran ospatuko den Goierriko Erromeria-biran eta Jubilatuen Egunean. Frontoiak joko du eta kalejiran etorriko dira gero denak handik herriko plazaraino.
Herriko ekintzak musikaz indartzea bezalakorik ez dago! Bejondeizuela!!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko