Ondarearen Europako Jardunaldien barruan, erromeria egingo dute Ormaiztegin urriaren 15ean. Jardunaldi hauei Trenak ekarritakoa: soinu txikia izenburua eman diete Zumalakarregi Museokoek, eta tren-zubipean izango da aipatu erromeria arratsaldeko 17:30ean.
Zenbait herritatik gonbidatutako trikitilari-bikoteekin batera, TOBERA Musika-eskolako trikiti-, pandero- eta perkusio-ikasleak arituko dira, Ormaiztegiko Txindata Musika-eskolako tresna berdinetako ikasleekin batera. Gainera, narrazio bat irakurriko da eta sagardoa doan partituko dute.
Hala nahi duenak, Zumalakarregi Museoko erakusketara bisita eginda osa dezake eguneko plana.
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko