Otsailaren 21ean Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxean egingo du Gurasoen Batzar Orokorra Tobera Musika-eskolak, arratsaldeko 19:30ean. Zuzendaritza-batzordeko kide berriak izendatuko dira bilera horretan ofizialki: Garazi Mendizabal Amundarain idazkari berria izango da, Oihana Prieto Murgiondo lehendakariorde, Begotxu Telleria Etxezarreta dantzako jantziez arduratuko da, eta Gurutze Azurmendi Irastorza eta Egoitz Berasategi Gerriko eledunak izango dira.
Izendapen horiek egiteaz gain, eskolako zuzendari Iker Gómez de Segurak deialdian jasotako gaiak aurkeztuko ditu Batzar Orokorrean: aurreko ikasturtearen balorazioa, inbertsioak eta balantze ekonomikoa, eta aurtengoaren kudeaketa-plangintza.
Ikasleen familiak eta ikasle adin nagusiak zarete bilerara bertaratzeko deia jaso duzuenak. Zatozte!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko