Hasiera

Ikasturte-bukaera birtualki, baina goi-goitik bukatu dugu!

100dik gora ikasleren partaidetzarekin osatutako 27 aktuaziok osatu dute TOBERA Musika-eskolako aurtengo ikasturte-bukaerako kontzertu birtuala. Sare sozialetan zabaldu eta 5.000 ikustalditik gora izan ondoren, TOBERA Musika-eskolaren honako plataforma digitaletara kargatu ditugu bideo guztiak zuek ere ikusi eta bertatik zuen ordenagailu eta gailuetara deskargatu ahal izateko (3 plataformetara igotako ikus-entzunezkoak berdinak dira. Goierri Telebistak saioa emitituko du laster lan guztiekin):

DRIVE
"2020 Ikasturte-bukaerako kontzertu birtualak" karpeta.
 
YOUTUBE KANALA
"Ikasturte-bukaerako kontzertu-sorta birtuala, 2020ko ekaina" bilduma.
 
GOOGLE PHOTOS
"2020 Ikasturte-bukaerako kontzertu birtualak" albuma.
 

Eskerrik asko partaide guztiei eta zorionak egindako lanagatik!

EGITARAUA:
  1. Euskararen Txantxangorria (Go!azen): Zeraingo Musika-hizkuntzako 1B Taldea, Pianoa, Zeharkako txirula, Txistu-taldea.
  2. Itzuli Neri (Nøgen): Trikitia, Panderoa eta Perkusioa, Bateria.
  3. Uso Zuria (euskal kantutegiko abestia):  Segurako  Musika-hizkuntzako  2A  Taldea (abestu  eta  gorputz-perkusioa), Pianoa.
  4. Txuri Urdin (Realaren ereserkia): Zeraingo  eta  Zegamako  Musika-hizkuntzako  2A  Taldeetako  ikasleak,  gorputz-perkusioarekin. Txistu-taldea.
  5. Radetzky Martxa (Johann Strauss Sr.): Zegamako  Musika-hizkuntzako 2B Taldea  gorputz-perkusioarekin.
  6. Eutsiko dut: Zegamako  Musika-hizkuntzako  2D Taldea edalontziekin perkusioa egiten.
  7. Egun da Santimamiña (herri-doinua): Zegamako  Musika-hizkuntzako  2E  Taldea,  beraiek  asmatutako  letrarekin.
  8. Erre Zenituzten Sorginak (Xabi Solano): Dantza-taldeak.
  9. Isil-isilik (Fernando Goenaga ordiziarra): Zeharkako txirula.
  10. “Pastoral” Sinfonia, 1. Mugimendua (Ludwig van Beethoven, 2020a jaio zeneko 250. urteurrena da): Flauta.
  11. Taniec Hiszpański (edo Espainiar Dantza) (Maurycy Moszkowski): Flauta.
  12. Egun da Santimamiña (herri-doinua): Txistua eta danbolina.
  13. Andre Madalen (herri-doinua): Txistua.
  14. 7 Jauzi (euskal dantza-doinua): Chiflo Aragonés eta Salterio (Ttun ttun).
  15. Behin Betiko (Imanol Urbieta): Txistu-taldea.
  16. English Rose Gardens (Martha Mier): Piano-bakarlaria.
  17. Secrets of the Nile (Martha Mier): Pianoa.
  18. Doinumina (Irati Arizkorreta ikasleak sortua, koronabirusaren harira): Gitarra eta ahotsa.
  19. Loiolan Jai Jai (Egan taldea) eta Realaren ereserkia: Gitarra.
  20. Itzuli Neri (Nøgen): Gitarra.
  21. Zeinen Ederra Izango Den (Zetak): Gitarra, Perkusioa.
  22. Errepidean (Zetak):  Gitarra.
  23. Locomotive Breath (Jethro Tull): Gitarra, Perkusioa.
  24. Badira Hiru Aste (Mikel Urdangarin): Gitarra, Pianoa.
  25. Maritxu (herri-doinua): Txistu-taldea.
  26. Brokolo: Txistua.
  27. Diri Dan: Musika-hizkuntzako ikasleak abesten eta gorputz-perkusioarekin.
     + promozio-bideoa
 
Horretaz gain, segurtasun-, osasun- eta higiene-neurriak zorrotz beteta, ebaluazio-bilerak egin ditugu ekainaren bukaeran ikasleekin eta familiekin, aurrez aurre. Erabat arrakastatsuak izan dira asistentziari dagokionez.