Martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran Musikaren Hamabostaldia egingo du TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloa herri 'bizi-biziak' direla ezin da ukatu. Herritarrek eta herriko elkarteek egiten dituzte bizi. Bizitasunari, eutsi bakarrik ez, bultz egin behar zaio. Eta, asmo horrekin, Musikaren Hamabostaldia pentsatu eta antolatu du TOBERAk, herri-bizitza hauspotzeko ekarpen modura. Lankidetzan osatu du TOBERAk musika-programazioa; herria bizkortzen prozesutik bertatik hasi beharra baitago. Atzeak erakusten duelako aurrea nola dantzatu.