Azaroaren 22an da Santa Zezilia eguna. Ongi jakina den bezala, musikarion zaindaria da bera eta, bere aitzakitan edo omenez (kasuan kasu), ez da musikarik faltako egun horretan gure herrietan. TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako ikasleek ere ospatuko dute eguna. Jai hartuta? Ez! Musika jota!!
Data seinalatua izan arren musikariontzat, ez dugu jai hartuko, eta musikaz ospatuko dugu musikarien eguna. Hain zuzen ere, aurten, Zegamako eskolako gimnasioan kontzertua egingo dugu, 18:30ean hasita. Aurretik, ordea, kalejira egingo dute Zegamako plazatik abiatuta ikasleek. Ikusi hemen behean atxikitako fitxategian egitaraua.
TOBERA Mutiloa, Segura, Zegama eta Zeraingo ikasleak batzen dituen musika-eskola denez, kontzertuaren egunean ikasleen joan-etorria errazteko, doako autobus-zerbitzua jarri dugu. Izenemateak azaroaren 19a baino lehenago egin behar dira.
Musika entzumenaren zentzumenarekin lotzen da, noski. Hala ere, keinu berezia egitera goaz aurten Santa Zeziliaren omenezko kontzertuan: zeinu-hizkuntzako interprete profesionala ariko da kontzertua aurkezten, eta Zurekin Batera abestiaren letra ere interpretatuko du. Santa Zeziliak aniztasuna eta inklusioa maite ditu. Eta TOBERAk ere bai!
- iker -ren bloga
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko