Hasiera

Andoaingo 11. Piano-jaialdirako ari dira prestatzen TOBERAko 9 ikasle

Iritsi da Andoaingo Piano Jaialdiaren XI. edizioa. Beste urte batez, astebukaera oso batean zehar, aukera paregabea izango da hainbat musika-eskolatako piano-jotzaileen emanaldiez gozatzeko.
2016ko otsailaren 20an eta 21ean izango da aurten, ohiko moduan, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Bi egunetako etengabeko jardunaz gain, aurtengoan ere, iaz abian jarri ziren astean zeharreko kontzertuak emango dira; horrela, jaialdiari astebete lehenago hasiera emanez.

Jaialdiari buruzko informazio osoa (egitaraua, parte-hartzaileak, kartela...) hementxe duzue: http://www.andoain.org/eu/html/61/2470.shtml

Bertan izango dira TOBERAko 9 lagun ere, bi egunetan, batzuk bakarkako modalitatean (7) eta beste 2 lau eskutarakoan. TOBERA Musika-eskolak hasiera-hasieratik hartu izan du parte Andoaingo piano-jaialdian, jaildi hau sortu zen urtetik beretik aurrera. Izen-ematearen kostuaren erdia musika-eskolak ordainduko die ikalseei. Seguru orain arteko bezain altu utziko dutela Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako maila!