Hasiera

Dantzari txikiek handi egin dute Zegama

Giro paregabean joan zen martxoaren 17an TOBERAk Zegaman ospatutako Dantzari Txiki Eguna. Eguraldi-giroa lagun, ez zen dantzarako girorik falta izan! Eguneko argazki-bilduma HEMEN ikusi eta deskarga dezakezu.

Segurako Azpilla Dantza-taldea, Zeraingo Solkie, Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka, Lazkaoko Oin Arin eta TOBERAko dantzariak elkartu zituen egunak; 200 partaidetik gora. Txistulariak eta trikitilariak ez ziren falta izan. Eskerrik asko guztiei!

Hamaiketakoaren ondoren, desfilean irten eta 3 geldialdi egin zituzten dantzariek Zegaman barrena; azken saioa guztiek batera herriko plazan egin zuten. Haur eta gaztetxoen arrimora, ehunka lagun gerturatu ziren ikustera.

Hainbat urte dira TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak Dantzari Txiki Eguna antolatzen duela eta, edonola ere, Dantzari Txiki Egunen ohiko formatuaz bestela, aurretik, dantzarien topaketak edota dantza-jaialdiak bezalakoak ere egindakoa da. 2024ko Dantzari Txiki Eguna TOBERAk hilean zehar antolatu dituen hainbat musika-saioren bukaerakoa izan da. Erremate bikaina, zalantzarik gabe!