Hasiera

Goierrin... Balkoia dantzari!

TOBERA Musika- eta Dantza-eskolako euskal dantzatako irakasleak hainbat erronka eta ariketa jarri dizkie etxealdi-egunotan ikasleei, luzamenduak egiteko, psikomotrizitatea lantzeko, pausoak ikasteko eta koreografiak osatzeko. Horiez gain, gure eskolaren mugak gainditu, eta eskualde-mailako ekimen berezi batean partaide izatera gonbidatu ditugu dantzatako gure ikasleak eta beren familiak, euskal dantzak aldarrikatzeko. Goierriko dantza-talde gehien-gehienak elkartu gara proiektu honetan, eta hemen behean duzue zabaltzen ari garen testua eta proposamena.

TOBERAk eta Zegamak ere beren tokia izango dute azken emaitzan. Jarri dantzan etxeak eta balkoiak!

Balkoia dantzari

Apirilaren 29an dantzaren nazioarteko eguna da eta, hori dela eta, igande honetan, apirilaren 26an, Goierriko dantza-taldeek ekimen bateratua jarri nahi izan dugu martxan. Balkoiak dantzan jarriko ditugu! Dotoretu alpargata, albarka, txapel eta zapiekin balkoiak, jantzi baserritarrez edo taldeko kamisetarekin eta atera zure argazkia horizontalean.

Bidali argazkia tobera@tobera.org helbidera apirilaren 27 astelehena, eguerdiko 12ak baino lehen eta guztion artean argazki bilduma ederra osatuko dugu.

Gure herritik, Goierri eskualdera, eta eskualdetik Euskal Herrira!

Atxikipenak: (Legorretako Irrintzi Alai, Segurako Azpilla, Urretxuko Lurra, Idiazabalgo Axari, Beasaingo Ostadar eta Aurtzaka, Gabiriako Goruntz, Zeraingo Solkie, Lazkaoko Oin Arin, Zaldibiako Iztueta, Ataungo Otsoak, Ordiziako Amets Bide, Zegamako Tobera).

Dantzatzen duen herria ez da inoiz hilko, gora herria!