Hasiera

Irailaren erdialdean Portugalen izan dira txistuko zenbait ikasle

Irailaren 17-18ko asteburuan Portugalen izan dira TOBERAko zenbait txistuko ikasle, idiazabaldarrekin batera. Maila ona eman dute ikasleek eta Idiazabalgo musikari eta dantzariekiko harremana estutzeko balio izan die esperientziak. Giro onean, gainera, Portugaleko zenbait txoko ezagutzeko astia ere hartu dute.

Ez da lehenengo aldia txistuko ikasle gazte hauek Euskal Herritik kanpora doazena jotzera. Iazko udan bertan, uztailean, Galizian izan ziren Urretxuko Lurra Dantza-taldekoekin batera, nazioarteko folklore-jaialdi batean.