Hasiera

Musikaren Hamabostaldia: herria biziz, herria bizi

Martxoaren bukaeran eta apirilaren hasieran Musikaren Hamabostaldia egingo du TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloa herri 'bizi-biziak' direla ezin da ukatu. Herritarrek eta herriko elkarteek egiten dituzte bizi. Bizitasunari, eutsi bakarrik ez, bultz egin behar zaio. Eta, asmo horrekin, Musikaren Hamabostaldia pentsatu eta antolatu du TOBERAk, herri-bizitza hauspotzeko ekarpen modura. Lankidetzan osatu du TOBERAk musika-programazioa; herria bizkortzen prozesutik bertatik hasi beharra baitago. Atzeak erakusten duelako aurrea nola dantzatu.

Musikan ardaztutako programazioa da musika-eskolak ondutakoa; nola bestela! Hamaika aukera jarriko dira herritarren esku, doan eta libre. Zenbait ekintza ikasleentzat beraientzat izango dira, ordea, propio. Entzunaldiak, irteerak, saio didaktikoak, ate irekiak, filmen emanaldiak, elkartruke-kontzertuak, jaialdiak, dantzari txikia, e.a. jaso ditu egitarauak. Albiste honen behealdean duzue egitarau oparoa. Halere, argibiderik behar izanez gero, ez zalantzarik izan gurekin harremanetan jartzeko. Zu ere behar zaitugu-eta kulturaren unibertsoan partaide aktibo!

Informazio osagarria: