Hasiera

Santa Zezilia azaroaren 22an. Kontzertua azaroaren 22an

Santa Zezilia egunez ez du jai hartuko TOBERA Musika-eskolak. Musikarion eguna lanean emango du TOBERAk. Gustura, ordea.

Azaroaren 22an bertan, arratsaldeko 18:15ean kalejira egingo dute TOBERAko trikitiu, pandero eta perkusioko ikasleek Zegamako plazatik eskolako gimnasioraino. Ekitaldia Euskal Herriko Musika-eskolen Elkarteak sustatutako 'Musikalean' ekimenaren barruan sartuko da, ohi denez. Gimnasioan musika-jaialdia hasiko da 18:30ean. Pare bat orduko emanaldia izango da, eta bloketan banatuta joango dira edukiak oraingo honetan: euskal dantzak, piano-bakarlariak, gitarra-taldeak, zeharkako txirula, txistulariak eta trikiti eta perkusioko ikasleak.

Zegamako, Zeraingo, Segurako eta Mutiloako ikasleak bateratuko dituen jaialdia izango da hori. Hemen beheko eranskinean duzue egitaraua.

Azaroaren 30ean, bestalde, TOBERAko trikitilariek eta txistulariek kalejira eskainiko dute Mutiloan arratsaldeko 19:30ean, Mutiloako kultura-astearen barruko ekintzen artean.

Informazio osagarria: