Hasiera

Zuzendaritza-batzordean sartzeko ordezkariak hautatu behar dituzte TOBERAko ikasleek

TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordea berritzeko garaia iritsi da, urtero egiten dugun moduan. Aipatu Zuzendaritza-batzordea, besteak beste, matrikulatutako ikasleen 9 gurasok edo tutorek, edo adin-nagusiko ikaslek berek osatzen dute.

Kideetako 5 Zegamakoak dira. Zegamako 5 guraso hauetatik 2 dira aurten berritu beharrekoak. Segurakoak, Zeraingoak eta Mutiloakoak gainerako 4rak dira (edo beste herrietakoak). 4 guraso horietatik 3 dira aurten ordezkatu beharrekoak.

TOBERAko ikasleek eta familiek laster jasoko dute etxean familia-hautagaien zerrenda. Dena den, Zuzendaritza-kide izateko boluntariorik balego, horiek izango lukete sartzeko lehentasuna. Horretarako, batzordean parte hartzeko nahia duenak egungo Zuzendaritza-kideetako edonorekin jarri beharra dauka harremanetan edo mezu elektronikoa bidali behar du tobera@tobera.org helbidera.

Bozketa-papeletarekin batera, aukeraketa ongi egin ahal izateko bete beharreko argibideen azalpena ere jasoko dute TOBERAko bazkideek etxean, posta arruntaz.

Ordezkarien hautaketa egin ondoren, gutun-azal batean orria sartu, eta 2021eko urtarrilaren 21ean (osteguna) 18:00etatik 20:00etara Zegamako Jabier Otaegi Kultura-etxean eta Segurako Kultura-etxean –bietako edozeinetan- bozkatzeko aukera izango dute TOBERAko familiek eta ikasle adin nagusiek.

Bozketaren emaitzak aipatu bi kultura-etxeetako sarrerako ateetan jarriko dira 2021eko urtarrilaren 22an (ostirala).

Izendapen hauek Batzar Orokorrean berretsiko dira, 2021eko martxoan.

Musika-eskolaren norabideak zein behar duen erabakitzeko protagonismoa erabiltzailei eurei ematea bezalakorik ez dago emaitza bikaina izan dadin.