Hasiera

Musikaren Hamabostaldia

Martxoa bete-bete etorriko zaigu TOBERA Musika-eskolara. Herri-izaerako saioak, instrumentu ugariren entzunaldiak, ate irekiko jardunaldiak, kontzertuak eta dantza-ikastaroa daude ekintzen artean. Atxikian duzuen eranskinean ikusiko duzue egitarau osoa. Duela bi ikasturte Musikaren Astea antolatu eta gero, iaz Musikaren Hilabetea egin zuen musika-eskolak. Aurten, aldiz, askotariko ekintzak martxoaren 8aren eta 26aren artean kontzentratu nahi izan ditu, ia egunero, herritarrek eta ikasleek TOBERAn eskuragarri duten eskaintza zabalaren inguruko zuzeneko informazioa jaso ahal izan dezaten. Musika-eskolako musika-tresnak probatzeko aukera ere emango zaie bertaratuko direnei.

Martxotik kanpo ere, ordea, bada zer gozatua musika-eskolaren eskutik. Otsailaren 28an, adibidez, Zegaman sinatuko den hitzarmenaren harira, Agurra eskainiko diete katalanei TOBERAko ikasleek arratsaldeko 5etan egur-museoan. Andoaingo piano-jaialdira ere joango da TOBERAko ordezkaritza otsailaren 27an, 28an eta martxoaren 1ean.  Bestalde, apirilaren 19an, igandea, Zegaman, Dantzari Txiki Eguna egingo da. Apirilaren 20an, astelehena, Seguran, Elkartrukea Altsasuko Udal Musika-eskolarekin. Altsasuko eta TOBERAko ikasleen kontzertua Segurako Aldundiaren Aterpetxean izango da egun horretan, 18:30ean. Maiatzaren 21ean, osteguna, Altsasun jarraituko du elkartrukeak; orduan, Altsasuko Udal Musika-eskolako eta TOBERAko ikasleen kontzertua izango da Altsasuko antzokian. Eta abar.

Bada zer aukeratua. Beraz, zatoz eta sentitu barne-barnean musikaren handitasuna.

Informazio osagarria: