Martxoa bete-bete etorriko zaigu TOBERA Musika-eskolara. Herri-izaerako saioak, instrumentu ugariren entzunaldiak, ate irekiko jardunaldiak, kontzertuak eta dantza-ikastaroa daude ekintzen artean. Atxikian duzuen eranskinean ikusiko duzue egitarau osoa. Duela bi ikasturte Musikaren Astea antolatu eta gero, iaz Musikaren Hilabetea egin zuen musika-eskolak. Aurten, aldiz, askotariko ekintzak martxoaren 8aren eta 26aren artean kontzentratu nahi izan ditu, ia egunero, herritarrek eta ikasleek TOBERAn eskuragarri duten eskaintza zabalaren inguruko zuzeneko informazioa jaso ahal izan dezaten.