Hasiera

Musikaren Hamabostaldia 2016

TOBERA Musika-eskolako ikasleek musika-hizkuntzako eskoletan lantzen dituzten kontzeptuak, teknikak eta lan-prozedurak bertatik bertara ezagutarazteko helburuarekin, ateak zabalik izendatu ditugu apirilaren 18a eta 21a Zegaman eta 21a eta 25a Seguran irakasgai horretan. Herritar guztiei eta, batik bat, ikasleen senitartekoei, lekua gordeko zaizue Zegamako Aitxuri Herri-eskolako 104. gelan eta Segurako kultura-etxe berriko 2. gelan.

Bestalde, entzunaldi-zikloa antolatu dugu. Helburua, batetik, ikasturtean zehar ikasle guztiek jendaurreko emanaldiren batean parte har dezaten da; eta, bestetik, herritarrei, baina bereziki hurrengo ikasturtean musika-tresna hautatzea egokituko zaien ikasleei, TOBERAn dagoen instrumentu-eskaintzaren zuzeneko berri ematea. Entzunaldiak formatu txikiko emanaldiak direnez, gainera, horien amaieran, hala nahi dutenek/duzuenok, aukera izango dute/duzue instrumentuak ukitu eta probatzeko. Horretarako, mesedez, saioaren amaieran, irakasle-arduradunarengana hurbildu lasai asko.

Azkenik, 2001/2002 ikasturtean elkartruke-zikloa abiatu genuenetik, hainbat musika-eskolarekiko harremana egin dugu. Aurten Iruñeko Música Sin Barreras dugu bidaide, eta apirilaren 20an eta 27an izango dira kontzertu bateratuak, lehenengoa Zegaman eta bigarrena Iruñean.
Informazio osagarria: