Aurreko larunbatean, urriaren 28an, Beasaingo Gernika Pasealekuko edo Pergoletako -ezagunagoa den eran- frontoian eskualdeko txistularien alardea egin zen. Goierriko txistularien artean, TOBERAko ikasleak ere bertan izan ziren.Txistu-doinuak entzuteko aukera izateaz gain, alardera joandako publikoak erraldoi eta buruhandiak dantzan ikusteko aukera izan zuen, eta, batez ere, Ordiziako Laguntasuna errondailaren melodiekin egindako uztarketa gozatzekoa.