Hasiera

Blogak

Ate irekiak Musikenen, Euskal Herriko Goi-mailako Musika-ikastegian

2019. urteko otsailean, martxoan, eta apirilaren hasieran Musikene ikastegian irakasten diren espezialitateei buruzko ate irekien hainbat jardunaldi egingo dira.

Jardunaldi horien helburu nagusia Musikeneko irakaskuntza zuzenean ezagutzea da, espezialitateetako irakasleak zeintzuk diren eta nola irakasten duten, sarrera-probaren ezaugarriak zeintzuk diren, ikasleei eskaintzen zaizkien jarduera osagarriak, eta bertaratzen direnek luzatu nahi duten bestelako edozein kontsulta, hain zuzen ere.

TOBERAn, erabiltzaileak erabakitzaile dira

Urtarrilaren 31n, osteguna, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara, TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordean aurrerantzean ordezkari izango diren familiak hautatzeko Hauteskundeak egingo dira. Zegamako hiru guraso/tutore edo adin nagusiko ikasle hautatu behar dira, eta beste bi Seguratik, Zeraindik, Mutiloatik eta gainerako herrietatik. Horiek, Zuzendaritzan jarraituko duten familia-ordezkariekin, udal zinegotziekin eta eskolako zuzendariarekin batera, musika-eskolako erabaki-organo horretako kide izatera pasatuko dira.

Andoaingo piano-jaialdirako bidean dira TOBERAko ikasleak

Otsailaren 16an eta 17an 14. piano-jaialdia egingo da Andoainen. Hasieratik hartu izan du parte bertan TOBERA Musika-eskolak. Aurten ere halaxe izango da. Honako ikasle-taldea da lana gogor eta gogotsu egiten ari dena asteburu horretan onena emateko:

Bakarlari modura, A mailan, Paule Galdos ariko da. B mailan Naiara Iraola, Nahia Lizarribar, Malen Otaegi, Laia Apaolaza eta Uxue Areizaga. C mailan, Eider Matías. 4 eskutara, berriz, B mailan, Maier Albizu eta Irati Urbizu lehiatuko dira, eta, C mailan, Irati Goiburu eta Irati Arrizkorreta.

Orkli kooperatibaren bultzada ekonomikoa jaso du TOBERAren lanak. Eskerrik asko!

Oorkli kooperatibaren logotipoarkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago.  TOBERA Musika-eskolak Zegaman, Seguran, Zerainen eta Mutiloan musikaren eta euskal dantzen arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, aipatu kooperatibako K

Santa Zezilia: kantu, dantza eta jo!

Musikarien zaindari Santa Zeziliaren eguna ez du aurten jai hartuko TOBERA Musika- eta Dantza-eskolak. Japoniarrek bezala (diotenez) ospatuko dugu: lanean. Lan gustagarria izango da, ordea, egun horretakoa. Izan ere, arratsaldean, eskolak bertan behera utzi, eta behar bezala goratuko dugu musikarekin lotutako santua. Hain zuzen ere, trikitiko, panderoko eta perkusioko ikasleek Zegamako plazan hasitako kalejira batekin ekingo diogu eguna girotzeari, eta, gero, arratsaldeko 18:30ean hasita, kontzertua eskainiko dute eskolako ikasleek Zegamako eskolako gimnasioan.

Musika-hizkuntza: aurkezpen-bilerak familiei

Zer lantzen da Musika-hizkuntzako eskoletan? …nola transmititzen dira kontzeptuak? …zertan eta nola lagun diezaieket seme-alabei?  Horiek izango dira, akaso, TOBERAn izena eman duten ikasleen zenbait familiak izango dituzten galderak.

Musika-hizkuntza ikastea musika-hezkuntzaren oinarria da. Musika-hizkuntzan ikasten dutenari esker eraikitzen dute gero ikasleek beren abilezia musika-tresna bat jotzen, abesten, taldean interpretatzen, erritmoa eta mugimendua jarraitzen, partitura bat deszifratzen eta sentitzen, konposatzen…

Askotariko adimenak: adimen musikala

Howard Gardner psikologo, irakasle eta ikerlariak aspaldi formulatu zuen ikuspegi zientifikoz adimen anizkoitzen teoria. Horren arabera, zabaldu egin beharko lirateke orain arte tradizionalki eskolan ebaluatu izan diren ezagutza matematiko-logikoak eta hizkuntzari lotutakoak, eta beste 'adimen' edo 'trebetasun' batzuk ere hartu beharko lirateke kontuan, tartean, besteak beste, musikari lotutakoak.

2018/2019 ikasturterako izena eman nahi baduzu TOBERAn, orain duzu unea!

Ikasturte honek oraindik zer eskainia baduen arren, hasi da TOBERA hurrengo ikasturtea zirriborratzen. Hasteko, 2018/2019ko musika-abenturan nork hartuko duen parte erabakitzeko unea iritsiko da. Alegia, irailetik aurrera musika-hizkuntza ikasten hasi nahi dutenek, instrumentu bat jotzen jarraitu nahi dutenek, euskal dantzatan trebatu nahi dutenek, musika-talde bat osatu nahi dutenek... orain eman beharko dute izena. Gaur egun TOBERAn ikasle direnek eta, nahiz eta orain ikasle ez izan, irailetik aurrera ikasle izan nahi dutenek egin beharko dute matrikula.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin