Hasiera

Blogak

Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia

EGUNA: 2016ko otsailaren 23, ASTEARTEA.

ORDUA: 19:00etan Lehenengo Deialdian.
19:30ean Bigarren Deialdian.
[quorum-ezagatik 2. deialdian izan ohi da]

TOKIA: Mutiloako udaletxeko ganbaran.

Andoaingo 11. Piano-jaialdirako ari dira prestatzen TOBERAko 9 ikasle

Iritsi da Andoaingo Piano Jaialdiaren XI. edizioa. Beste urte batez, astebukaera oso batean zehar, aukera paregabea izango da hainbat musika-eskolatako piano-jotzaileen emanaldiez gozatzeko.
2016ko otsailaren 20an eta 21ean izango da aurten, ohiko moduan, Andoaingo Bastero Kulturgunean.

Bi egunetako etengabeko jardunaz gain, aurtengoan ere, iaz abian jarri ziren astean zeharreko kontzertuak emango dira; horrela, jaialdiari astebete lehenago hasiera emanez.

Gure Esku Dago

Gure Esku Dago dinamikak Segurako taldeak eta elkarteak deitu zituen otsailean elkarrekin giza-katea egiteko herrian bertan. TOBERA Musika-eskolak, herriko hainbat elkarte eta erakunderekin batera, parte hartu zuen ekimen horretan.

Ate irekien egunak Musikenen, Donostian dagoen Goi-mailako Musika-ikastegian

MUSIKENE Euskal Herriko Goi-mailako Musika-ikastegia da. 2016. urteko otsailean eta martxoan, Musikene ikastegian irakasten diren espezialitateei buruzko ate irekien hainbat jardunaldi egingo dira.

Idiazabalgo Txistu-alardean esku hartu dute TOBERAko zenbait ikaslek

Urtarrilaren 30ean, Idizabalgo San Blas jaien egitarauaren barruan, arratsaldeko 8etan, hainbat txistu-talderen arteko alardea egin zen. Tartean izan ziren TOBERA Musika-eskolako 6 txistu-ikasle beren irakaslearekin batera. Beasaingo Alardea izan zuten azkena, eta, herrian bertan ere, hainbat ekintzatan aritzen dira urtean zehar: Errege Magoen Kabalgatan, herrian egiten diren azokatan, festatan, kalejiratan, e.a. Azken batean, eskolan ikasitakoa jendaurrean erakustea baino hoberik ez dagoelako.

Santa eskean irten gara

San Blas egunaren segidan iritsi zaigu Santa Ageda bezpera.  Urtero bezala. 2016an, ordea, ostegun gizenarekin bat etorri da gainera Santa Ageda bezpera. Herriz herri koplak kantatzen irtendako abesbatzek ohitura zaharra berritu dute beste behin, eta TOBERA Musika-eskolako ikasleak ere ez dira atzean geratu zeregin horretan.

Musika eta dantza espezialitateetako irakasleen lan-poltsak

Musika-ikastegietan sortzen diren langile-beharrak asetzen laguntzeko ekimena abiatu zen bere garaian, eta, oraintsu, fruitua ematen hasi da ekimen hura. Hain zuzen ere, dantzako eta musikako irakasle-hautagaiekin lan-poltsa partekatua eratzeari ekin diogu hainbat musika-eskolak lankidetzan. Tartean da TOBERA Musika-eskola bera ere. Aldian aldian, profesionalik egokienak hartzeko bitarteko paregabea izango da aipatu lan-poltsa.

ORKLI Kooperatiba-elkartea TOBERAri bultzada ematen. Mila esker!

Orkli berokuntzarako, etxeko ur berorako, ur-beroketarako eta etxetresna elektrikoetarako osagaiak fabrikatzen eta saltzen dituen enpresa da, eta bere egoitza soziala Ordizian dago. Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako TOBERA Musika-eskolak herriotan musikaren arloan egiten duen kultura- eta gizarte-jarduera aintzat hartuta, kooperatibako Kontseilu Sozialak gure ikastegiari diru-laguntza ematea erabaki du beste behin.

Hauteskundeak TOBERAn

TOBERA Musika-eskolako Zuzendaritza-batzordea berritzeko garaia iritsi da, urtero egiten dugun moduan. Aipatu Zuzendaritza-batzordea, besteak beste, matrikulatutako ikasleen 9 gurasok edo tutorek, edo adin-nagusiko ikaslek berek osatzen dute, eta hauetatik 5 Zegamakoak dira eta beste 4 Segurakoak, Zeraingoak eta Mutiloakoak. Zegamako 5 guraso hauetatik 2 dira aurten berritu beharrekoak eta beste horrenbeste Seguran eskolak hartzen dituzten ikasleen gurasoen artetik.

Botoa emateko aukera 2015eko abenduaren 16an (asteazkena) 18.00etatik 20.00etara egongo da, Zegamako eta Segurako Kultura-etxeetan.

Era berean, Zuzendaritza-kide izateko boluntariorik balego, horiek izango lukete sartzeko lehentasuna. Arren, batzordean parte hartzeko nahia baduzu, jarri harremanetan egungo Zuzendaritza-kideetako edonorekin, deitu 943 801570 telefono-zenbakira, edo bidali mezu elektronikoa tobera@tobera.org helbidera.

Orriak

RSS - blogak-rako harpidetza egin