Txistua ez zen bakarrik geratu aurreko urriaren 24an Beasainen egindako Txistu-alardean. Txistuarekin batera, beste musika-tresna batzuk, abeslariak eta dantza izan ziren laguntzaile. Joseba Ibargurenen zuzendaritzapean egin zen kontzertua, baina, aurretik, 19:00etatik, kalejira egin zuten partaideek kontzertu-lekuraino. Tartean izan ziren TOBERA Musika-eskolako 5 txistu-ikasle ere. Ikuskizun handiaz gozatu bakarrik ez, parte-hartzaile aktibo eta eguneko protagonista ere izan ziren, beraz.